Txertatu Merkatuan programaren egitasmo berri bat egingo du Laudioko Garapen Agentziak udazkenean. Aiaraldeko 12 gazte langabetuk hartu ahal izango dute parte egitasmoan. Hauek dira bete beharko dituzten baldintzak: 16 eta 29 urte artean izatea eta prestakuntza-maila baxua izatea edo titulaziorik gabe egotea.
Bi fase
Azaroaren 30ra arte iraungo du programak eta bi fasetan egongo da banatuta. Lehen atalean “profil laborala” landuko dute, “pertsona bakoitzaren ezagutza eta gaitasunetatik abiatuta”. Bigarren zatian 100 orduko hiru tailer burutuko dira: “ Gizarte eta osasun arretari, oinarrizko sukaldaritzari eta oinarrizko instalazio elektrikoko muntaketei buruzko”. Praktikak egingo dituzte gero parte hartzaileek, programari amaiera emateko.
Egitasmoa doakoa izango da eta 94 403 49 80 telefonoaren edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikoaren bidez eman daiteke izena.