“Herentzia historiko zaila” dauka Laudioko hirigintzak. Hori ondorioztatu du genero perspektiba hirigintzan txertatzeko udalak eginiko prozesu parte hartzaileak. Hainbat bilera eta dinamika ireki egin dituzte, zeintzuetan herriko hainbat norbanako eta elkartek parte hartu duten. Txosten batean bildu dituzte ondorioak.
Dokumentu horren arabera, Laudio gune industrial bat izateak asko baldintzatu du genero perspektibak hirigintzan izan duen presentzia. Ikuspuntu horrek udal-politikan “presentzia eskasa” izan duela aipatzen da baita, baina gaur egungo hirigintza eredua “inklusiboa” eta “parte hartzailea” dela ere azpimarratzen da.
Hobekuntzak
Herrian egin daitezkeen hainbat hobekuntza ere planteatzen ditu txostenak: lan-erreproduktiboak gauzatzeko gune publikoak atontzea, Laudioko emakumeen kirol jarduerari buruzko ikerketa bat egitea, gune batzuen segurtasuna handitzea edota nagusientzako eguneko egoitza bat sortzea, besteak beste.
Ikusi txosten osoa hemen: