Lonja hutsen estetika hobetzeko programa bat gauzatuko du Laudioko Udalak aurten. Hala jasotzen du tokiko erakundeak bere Merkataritza Berraktibatzeko Programan. Biniloak baliatuko dituzte guneen estetika hobetzeko.
Ondorengo kaleetako lonjek hartu ahalko dute parte egitasmoan: Alberto Acero, Araba, Ibaizabal, Baias kaleko zenbaki bikoitiak, Herriko Plaza, Zubiaur, Elorza Maisua eta Zubiko Kurajo. Hiru baldintza bete beharko dituzte: hutsik egotea, beheko solairuan kokatuak egotea eta datozen sei hilabeteetan barruan ekintzarik ez egitea aurreikustea.
Epaimahai batek hautatuko ditu programan parte hartuko duten lokalak.