Arrisku egoeran dauden adingabeen 52 kasu kudeatu zituen udalak iaz

Erredakzioa 2017ko uzt. 21a, 08:33

Ongizate Sailak kudeatu ditu kasuak. / aiaraldea.eus

24 kasu berriak ziren eta 28 aurreko urteetakoak.  Osasun zentroekin, poliziarekin eta ikastetxeekin elkarlanean aritzen da udala egoera gehiago identifikatzeko.

Haurtzaroa eta familia departamentuaren memoria aurkeztu du Laudioko Udaleko Ongizate Sailak. “Funtsezko gaia da, baina delikatua da baita”, adierazi du  Isabel Bovedak. Alor horretako zinegotziak azaldu duenez, arrisku egoeran dauden adingabeen 52 kasu kudeatu zituen tokiko erakundeak iaz.

“Adingabeak arrisku egoeran daudela esaten da euren garapen pertsonal eta soziala oztopatzen duten faktoreak daudenean”, azaldu du Bovedak, eta hiru arrisku-maila daudela gaineratu du: babesgabetasun leuna -umeak arrisku egoeran ez daudenean baina egoteko aukerak daudenean-, neurrizkoa -haurren ongizatearekiko hutsegiteak ematen direnean- eta larria -hutsegiteak konpontzea ezinezkotzat ematen denean-. Lehen bi kasuetan udala da egoera kudeatzen duena. Egoera larrietan, berriz, Arabako Foru Aldundira bideratzen da arazoa.

Bi kasu larri
Iazko 52 kasuetatik 24 berriak izan dira eta  28 aurreko urteetakoak. Hortaz gain, hiru kasu bideratu dira Arabako Foru Aldundira -horietako bi larriak- eta lau kasu guztiz konpondu dira.

Ongizate Saileko zinegotziak aipatu du osasun zentroekin, poliziarekin eta ikastetxeekin elkarlanean aritzen direla kasuak detektatzeko, baina azpimarratu du batzuetan auzokideak edota familiak eurak direla laguntza eskatzen dutenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide