Hainbat arrain hilik agertu ziren atzo Laudion, Nerbioi ibaian. Ertzaintza ibaira bertaratu zen gertatutakoa behatzera eta URA Agentziako teknikariak ere hurreratu ziren.
Printzipioz, URAk baztertu du isurketarik gertatzea eta oxigeno faltaren ondorioa dela adierazi du, ibaiaren emaria murriztu baita.
Hala ere, azterketa zehatzagoak egingo dituzte