1.The Offspring: "Why Don't You Get A Job?" (1999)
The Beatles-en "Ob-la-di, ob-la-da" eta Simon & Garfunkel-en "Cecilia" abestien nahasketa baten aurrean gaude? Entzun nituen lehenengo bi taldeak direla kontuan hartuta, abesti honekin gustura nago.
2.Dire Straits: "Money for nothing" (1985)
Pasa den mendean, azterketa egunean, altzatzen nintzen goiz errepasatzera. Bukatzerakoan berriro ohera bueltatzen nintzen abesti hau entzutera. Begiak itxi, abestian kontzentratuz eta, batez ere, hasiera potente honetaz gozatzera. Eta prest azterketarako.
3. Reno Renardo: "Crecí en los 80" (2008)
80.ko hamarkadak adin on batekin harrapatu zitzaidan eta lagun metaleroak egin nituen.
4. Hertzainak: "Arraultz bat pinu batean" (1984)
Euskal abestiek tristura eta seriotasuna alde batera utzi zituzten eta interesgarriagoak jartzen hasi ziren. Laino beltz eta txirimirien azpian Euskal Herria tropikala zegoen.
5. Siniestro Total: "Me pica un huevo" (1983)
Arraultzekin jarraitzen dugu. Ramones taldeko lehengusuak galiziarrak ziren. Inork esango luke abesti hau playback-ean izango zenik...
6. Red Hot Chili Peppers: "Dani California" (2006)
Abestea mozorraturik... Non ikusi ote dut hauxe lehen...?
7. Outkast: "Hey ya!" (2003)
Eta noizean behin talde batek ateratzen du abesti original eta freskoren bat. Euskal-Disko-Dantza-Arritmikoa praktikan jartzeko oso aproposa.
8. Gatibu: "Gabak zerueri begire" (2012)
Euskal-Katxondeo-Gatibuie eta ipurdia mugitzera...
9. Imagine Dragons: "Radioactivity" (2013)
Batukada eta musika talde bat batzen badituzu. Kriston bultzakada...
10. Walk Off The Earth: "Happy" (2014)
Pharrell Williams abestiaren bertsio ederra. Oso positibo. Gainera talde hau, bere abestiak jotzerakoan, originaltasun handikoa da.
+ ABESTI GEHIAGO:
PIRULO TXOU: www.pirulotxou.net
IÑAKI PIRULERO PROJECT:
www.facebook.com/pirulotxou/videos