Epailearen arabera, Hernando Lacallek eta Arantza Zenarruzabeitiak zuzenean eman zioten kontratu publiko bat -Deiko proiektua gauzatzeko- Denokinn enpresari, publizitate irizpideak errespetatu gabe eta gainerako enpresei aurkezteko aukera ukatuta.
Gertakaria 2010ean gertatu omen zen biak Arabako Foru Aldundian zeudelarik eta Arabako Garapen Agentziaren bitartez egin omen zuten.
Helegitea
Akusatuek helegitea jartzeko aukera daukate, jartzen ez badute edo aintzat ez bada hartzen neurria, epaitegira jo beharko dute prebarikazioa, diru publikoaren bidegabeko erabiltzea eta iruzurra leporatuta.
Hernando Lacalle Eusko Jaurlaritzako Aurrekontuen Zuzendaria da egun, baina postu hori izan baino lehen ardura ugari izan du EAJn, Laudioko Udalean eta Arabako Foru Aldundian, besteak beste.