Vidralak 400 milioi euroko salmentak izan ditu 2017an eta Santos Barosa enpresa erosteko asmoa berretsi du 250 milioi euroren truke

Erredakzioa 2017ko uzt. 27a, 11:20

Vidralako lantegia.

Enpresako etekin gordinak eta akzioen balioa igo dira eta zorra murriztea lortu dute.

Vidrala enpresak jakinarazi du 2017ko lehen 6 hilabeteetan 400,5 milioi euroko salmentak izan zituen, iaz baino %2,09 gehiago. Hori bai, etekin gordinak asko hobetu ditu.

2016. urtearekin alderatuta, iaz 85 milioi eurokoak izan ziren mozkinak eta aurten, ordea, 96 milioi eurokoak. Hau da, salmenten %24a irabaziak izan dira.

Akzioei dagokienez, bakoitzeko balioak %33,9an egin du gora. Horrekin guztiarekin enpresaren zorra nahiko murriztu dute; %19,2an, hain zuzen. Iazko ekainean 369,9 milioi euroko zorra zuen Vidralak eta orain 298,8 milioi eurokoa da.

Merkatua hobetu da

Enpresak adierazi du elikagai enbasatuen industriak hobera egin duela eta, horregatik, 2017an emaitzak hobetzea espero dutela.

Santos Barosa enpresaren erosketa

Vidralak berretsi du Santos Barosa enpresa portugaldarra erosteko asmoa duela eta gauzatzeko beharrezkoa dela finantza eta lege berrikuspena.

Salmentarako 250 milioi euroko akordioa lortu dute enpresek, eta apur bat alda daiteke zorraren arabera operazioa ixten denean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide