Omniako bi kideak bota ditu Tokiko Gobernu Batzordetik EH Bilduk, irainak eta "joko zikina" leporatuta

Erredakzioa 2017ko uzt. 28a, 12:25

Orain arteko Tokiko Gobernu Batzordeko Omniako ordezkariak / Aiaraldea.eus

Laudioko EH Bilduk azaldu duenez, Omniako bi kideak (Alvaro Barrios eta Nerea Gonzalez) kanporatu ditu Tokiko Gobernu Batzordetik gaur. Udal gobernu taldearen arabera "politikaren marra gorri guztiak gainditu dituzte"; eta irainak, leialtasun falta zein udal jarduera barrutik saboteatzea leporatu diete.

Laudioko EH Bilduk jakinarazi du Omniako bi kideak bota dituela Tokiko Gobernu Batzordetik. Gaur bertan adierazi diote talde independenteko ordezkariei.

Eh Bilduko kideek esan dute erabaki oso zaila izan dela, lidergo partekatuetan sinisten dutelako; baina nabarmendu dute alderdi independenteak ez dituela bete "duintasun politikoaren gutxiengoak".

Horrela, EH Bilduk salatu du udala barrutik oztopatzeko Omniak leialtasun eza, joko zikina, irainak eta mespretxuak baliatu dituela Tokiko Gobernu Batzordearekin batera.

Kanporaketaren jatorria

Udal Gobernu Taldeak argitu du erabakiaren jatorria Omniak igandean zabaldutako idazkian dagoela, SOS Parkea plataformari eta Laudioko gainerako talde politikoei bidali ziotenean, hain zuzen.

Elkarlana

EH Bilduko kideen hitzetan, elkarlanean eta lidergo partekatuan sinisten dute, eta horregatik ukatu dute Omniak Tokiko Gobernu Batzordean parte hartzea. "Ezinezkoa izan da eurekin lan egitea, harreman oso zaila izan da". Edozelan ere, akordioak lortzeko borondatea berretsi dute, "baina anbizio politikoak ez du guztia justifikatzen".

Ordezkoak

Omniako zinegotzien lekua hartuko dute pertsonen izen eta abizenak hurrengo astean plazaratuko dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide