Omnia talde independenteak testua zabaldu du jakinarazteko, bere ustez, EH Bilduk ez duela onartzen oposizioa egotea.
Euren ustez, koalizioak baliatu du gertakari isolatua -dagoeneko barkamena eskatu dute Omniako kideek horri buruz- bere bi ordezkariak botatzeko eta Tokiko Gobernu Batzordean gehiengoa berriro eskuratzeko.
Omniak argudiatu du ez dutela ez joko zikinik egin, baizik eta oposizioa. Aldi berean, Jon Ander Altube alkateordeari leporatu diote batzordean tentsioa igotzea, mehatxatzea eta iraintzea.