Igeriketa Laudio taldeak zabaldu duenez, emaitza onak bildu dituzte Espainiako Udako txapelketan. Asteburuan ari dira Malagan lehiatzen. Besteak beste, Beñat Gutierrez igerilari laudioarrak hartu du parte probetan. Klubaren esanetan, nabarmen hobetu ditu Gutierrezek orain arteko haren markak, "bere denbora propioak ere hobetu ditu". Horren adibidetzat dute 50L proban segundu bat gutxiago behar izatea.
Lau probetan uretaratu da laudioarra, eta hauek izan dira emaitzak: 100L 58.85, 1500L 17.46, 400L 4.26 eta 50L 26.31. Gaur bukatu da txapelketa, 200L probarekin. Gutierrezek 2 minutu eta 7 segundutan amaitu du norgehiagoka, bere marka pertsonaletik gertu.
Denboraldiko azken txanpa izan da asteburukoa, hortaz, oporrak hartuko dituzte ikasturte berriari ekin aurretik Igeriketa Laudio taldeko kideek.