Laudioko triatletak ez zuen uste txapela eskuratuko zuenik, baina, azkenean, Laudiora ekarri zuen eta horregatik pozik zegoen.
Drafting-ik gabeko proban -hau da, txirrindulariek ezin zuten aurreko lehiakidea baliatu bere atzetik jartzeko eta airearen erresistentzia ekiditeko- 282 kirolarik eman zuten izena.
Bi kategoria zeuden eta Ibone Sanchez Elitean gailendu zen. Horretarako lehenengo postuan bete zituen 1.500 metro igeriketan, 40 kilometro bizikletaz eta eta beste 10 arineketan.