Change.org plataforman hasi du sinadura bilketa salatzeko Renfek, Adifek eta Comsak ez dietela jaramonik egin, eta estatu espainiarreko 433 puntu beltzetan 46 pertsona hil direla azken 10 urteetan.
Hori dela medio, Aretako geltokian hildako neskaren aitak hainbat aldarrikapen sareratu ditu Sustapen Ministerioak, Renfek eta Adifek neurriak har ditzaten istripuak ekiditeko eta ezbeharren bat sufritu duten familiek arreta egokia jaso dezaten, besteak beste.