Zerutik hurbilago egongo da Laudio aurtengo jaietan, Herrialde Katalanetatik bertaratuko den casteller talde bati esker. Sanrokeetan egongo dira Colla de Castellers d'Esplugues de Llobregat taldeko kideak, giza-dorreak egiteko duten abilezia herriko kaleetatik erakusten. Baserritar egunean -abuztuak 26- eskainiko dute lehen emanaldia, gaueko hamarretan. Odoloste Egunean, aldiz, bi saio egingo dituzte: 13:00etan eta 19:15etan.
Galtzagorri bidelagun
Galtzagorri koadrilako kideak izango dituzte bidelagun herrian igaroko dituzten bi egunetan, berez eurekin afalduko dute Odoloste Egunean.