Ekimen solidarioa egiten duzue Berakatz Egunean. Zertan datza?
Laudioko Berakatz Zoparen Kofradiarekin elkarlanean egiten dugu. Bertako bi kidek zopa bana prestatzen dute musu-truk, elkarren arteko erronka gisa. Guk osagaiak ematen dizkiegu, eta gero doan banatzen da zopa, bertaratzen diren guztien artean.
Hortaz gain, haragizko pintxoak eskaintzen ditugu tabernako tragoekin batera, eta egun horretan lortzen dugun diruaren % 10a ematen diogu Gurutze Gorriari.
Nola sortu zen egitasmoa?
Neguan egitea zen gure asmoa. Krisialdiaren urte latzak ziren, eta baliabiderik ez zuten umeentzako opariak erostera bideratu nahi genuen lortzen genuen dirua. Azkenean, presak medio, ezin izan genuen egin, eta udara mugitu genuen ekimena.
Hiru urte daramatzazue egitasmoarekin. Zer nolako harrera izan du?
Oso ona. Ez dugu apenas publizitaterik egiten, eta harrera ona izan du.