Nola otu zitzaizuen txapelketa egitearen ideia?
Kultura askotako jendea bizi gara Aiaraldean, eta iruditu zitzaigun jaietan ere kulturak elkar ezagutzeko sareak osatzeko beharra zegoela.
Zergatik boleibola?
Paraguayn eta Brasilen asko jokatzen dugun kirola da. Gure herrialdean ohitura handia dago.
Lamuzako kirol-zelaian elkartzen gara jolasteko, frontoiaren parean. 15-20 lagun batzera ere iritsi gara!
Abuztuaren 17an izango da txapelketa. Zer egin behar da apuntatzeko?
Egunean bertan apuntatu behar da. Iaz ere Laudion bizi diren Euskal Herriko eta beste herrialdeetako gazte ugari etorri ziren. Aldai plazan izaten da hori, abuztuaren 17an.
Zergatik da garrantzitsua era honetako dinamikak gauzatzea?
Jende asko bizi gara hemen, baina ez dugu elkar ezagutzen. Horrela ekintzetan elkarrekin hartzen dugu parte.