Laudioko Udalak 800 euro bideratuko ditu gazteriako ekintzetara, 10.100 berdintasunera eta 3.400 hezkuntzara. Irabazi-asmorik gabeko elkarteek deialdian parte hartzeko aukera izango dute, udalerrian jarduerak antolatuz gero.
Ekintzak 2017an gauzatu behar dira, aurrekontuak zehazki azaldu, eta aisialdiari, prebentzioari, informazioari, belaunaldien arteko komunikazioari edo gizarteratzeari lotuta egon.
Hitzaldiak, erakusketak edo txangoak bezalako egitasmoak lagunduko dituzte diruz eta aintzat hartuko dute euskararen erabilera edo kulturartekotasuna sustatzen duten.