Andoitz Galdos futbolari laudioarrak Alaves futbol klubarentzat egingo du lan hemendik aurrera. Kadeteen prestatzailea izango da. Galdos pozik azaldu da kontratu berriarekin: "Lantalde eta egitura profesional batean lan egiteko aukera oso ona da bai ikasteko eta baita profesinalki aurrerapausua emateko ere".
Athleticen, Cartagenen, Guijuelon, Jaenen, La Muelan, Kilmarnocken, Barakaldon eta Zamudion aritu da azken urteetan jokatzen laudioarra.