Aretako geltokiko obrak esleitu berri ditu Adif-ek, 2,3 milioi euroren truke. Lanak egingo dituen enpresak 11 hilabete izango ditu aurreikusitako berrikuntza guztiak egiteko.
Hainbat gauza barnebiltzen ditu obrak: Lur-azpiko pasabide bat egin eta igogailuak jarriko dituzte, eta 68 zentimetro gehiagoko altuera emango diete nasei. Hortaz gain, 70 metro luzatuko dute 1. nasa eta 100 bigarrena, “trenekiko irisgarritasuna handitzeko”. Zorua aldatu, markesina berri bat jarri eta argiteria berrituko dute baita.