Ostegunean goizeko 06:30ean jazo zen gertakaria herrigunean. Pertsona batek beste bat eraso zuen eta horrek, lurrean jo ostean, konorterik gabe geratu zen zenbait minutuz.
Erasotzaileak jakinarazi zion larrialdi zerbitzuei gertakaria eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen. Horiek anbulantzia deitu zuten, minutu batzuen buruan bere senera etorri zen biktima.
Zerbitzu medikuek bi gizonezkoak artatu zituzten. Erasotuak bi hortz galdu zituen eta Galdakaoko ospitalera eraman zuten.
Erasotzaileak zauriak zituen eskuan eta osasun-zerbitzua ere jaso zuen. Horren ostean, Ertzaintzak atxilotu zuen, lesio-delituak leporatu eta epaitegira eraman.