Koadriga lasterketak hartu du aurten gabarra jaitsieraren lekukoa. Laudioko Gazte Asanbladak antolatu zuen ekimena, Zumalakarregi etorbidean. Bost koadrigek hartu zuten parte guztira, eta "Flying free" taldea gailendu zen lasterketan. Kolpeak, irristaketak eta barreak ez ziren falta izan.