Sartu enpresak hurrengo ikastaroak emango ditu:
- Iturgintza eta berogailu operazioak. 1. mailako ziurtagiria lortzeko balio du eta 320 orduk osatuko dute. Irailaren 25etik eta abenduaren 22ra iraungo du astean zehar 09:00etatik 14:30ak arte.
- Biltegi langilea. 1. mailako ziurtagiria eskuratu ahal izango da. 170 ordukoa. Irailaren 25ean abiatuko dute azaroaren 27an bukatzeko, 10:00etatik 14:00ak arte izango da.
- Soldatzailea (elektrodoz eta TIG sistemaz). 2. mailako ziurtagiri profesionala lortuko da behin beteta. 640 orduko ikastaroa izango da, arratsaldez, 15:00etatik 20:00ak arte. Irailaren 25ean hasiko dute eta apirilaren 28an amaituko da.
- Estetika eta ile-apainketa. Ikastaro luzeena izango da, 690 ordukoa, egunero 14:30etatik 20:30ak arte. Irailaren 25ean ekingo diote eta martxoaren 26an bukatutzat emango dute.
Izena emateko egoitzara jo daiteke Katuxa Ibarra, 15. helbidera edo 94 672 77 73 telefono zenbakira deituta.
Kontserbak egiteko trebakuntza
Horrez gain, Aiarako Kuadrillak sustatuta eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzaz antolatu dute kontserbak egiteko ikastaroa. Irailean hasiko da eta arratsaldez emango dute Izorian. Izena emateko ADR Zabaiara (945 39 90 13), Amurrio Bideanera (945 89 17 21) Laudioko Garapen Agentziara (944 03 49 80) eta Sartu Arabara (94 672 77 73) dei daiteke.