Iñigo Martinez dantzaria izango da "Ur handitan" ETB1eko telesaioaren protagonista

Aitor Aspuru Saez 2017ko abu. 31a, 08:07

Grabaketen irudia.

Sortzaile laudioarrak ez ditu oraindik grabaketak bukatu. Astelehenean eta herenegun herrian egon zen Xabier Madariaga kazetariarekin eta produkzio taldearekin lanean; eta hurrengo egunetan berriro arituko dira, baina Bartzelonan, bertan bizi baita.

Iñigo Martinez dantzaria agertuko da "Ur handitan" telebista saioan. Irailaren 19an emitituko dute erreportajea eta laudioarrak bere ibilbidearen berri emango du; artearen esparruan, besteak beste. Laudioarrak iaz sortu zuen dantza garaikideko lana Davinia Descalsekin batera, eta hainbat lekutan aurkeztu dute, baita sariak jaso ere.

Davinia Descals artistarekin osatzen du taldea Iñigo Martinezek eta azken hilabeteotan zenbait emanaldi egin dituzte Galizian (A Coruñan), Kanariar Uharteetan (Garachicon) eta Grezian.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide