Errelobaka izan da norgehiagoka, proban talde bakoitzak 3 bikoterekin parte hartu behar zuen. Bikoteak 250 metroko ibilbidea egin behar zuen igeri, 6 kilometro bizikletaz eta 1,6 kilometro arineketan. Horren ostean, txanda pasa behar zion hurrengoari.
Pulpíko lasterketan 3. postuan geratu ziren Diablillos de Rivas taldekoak, baina sailkapen orokorrean txapeldunordeak izan dira. Ibone Sanchezek adierazi du oso pozik dagoela emaitzarekin.