Omniak azpimarratu du udal gobernu taldeak osatu duela jaien egitaraua eta ez dela egon aukerarik aldaketak edo ekarpenak egiteko.
Umeentzako jarduera, berbebak, zekorketak
Horrez gain, salatu du jarduera gutxi egon direla haurrentzat eta adinekoek ez dutela eskaintzarik izan. Omniak erantsi du ez dela berbenarik egin eurentzat ezta zekorketarik ere. Zentzu horretan, alderdiak kritikatu du zezenketak EH Bilduk kendu dituela, inolako parte hartzerako prozesurik gabe.
Aldiz, ondo baloratu dute antzinako koadrilen ekarpena.
Jaiguneak
Alderdi independenteak salatu du koordinazio falta, izan ere, zenbait ekintza elkar zapaldu dira, aldi berean egin baitira oso hurbil.
Gainera, Omniak uste du zezen plazari erabilera handiagoa eman behar zaiola, 16.000 euroko kostua baitu jartzeak.
Txosnagunea
Alderdia kritikoa izan da txosnagunean ekintza gehienak zentratu direlako. Hori ez ezik, nabarmendu du inguruko tabernek ez direla ados egon jaiguneak egin duen itxierarekin. Bide batez, Omniak esan du beste batzuei ez dietela gauza bera egiten utzi segurtasun arrazoien ondorioz eta horregatik txostenak eskatu dizkiote udal gobernu taldeari.
Bukatzeko, Omniak uste du batzorde paritarioa bultzatu behar dela jaiak antolatzeko.