Hedabideek jakinarazi dute gizon bat epaituko dutela hurrengo egunetan bere bikotea psikologikoki eta fisikoki erasotzeagatik.
Ustez, gertakariak Laudion jazo ziren biak ezkonduta zeuden bitartean eta, antza, emakumeak behin zerbitzu medikuen beharra izan zuen, gizonak kolpea eman ostean. Indarkeria fisikoa ez ezik, fiskaltzak leporatuko dio akusatuari emakumezkoa mehatxatzea behin baino gehiagotan.
Hori dela medio, gizonezkoak aurre egin beharko dio 3 urteko kartzela zigor eskaerari tratu txar fisiko eta psikologikoen ondorioz. Horrez gain, beste 3 urteko zigorra eskatuko diote lesioak eragiteagatik. Bukatzeko, Arabako Fiskaltzak nahi du 8 urtez 300 metroko urruntze agindua indarrean egotea.