Berez, 5. izan zen lasterketan, baina Venezuelako kirolari bat sartu zenez bigarren, 4. lekua eskuratu du Ibonek Espainiako sailkapenean.
Sara Perez kataluniarra izan zen irabazlea. Kirolariak diploma olinpikoa lortu zuen igeriketan 2004. urtean Atenasen, hortaz, bistakoa da maila handia egon zela atzo lehiaketan.
Taldeko txapela
Banakakoan podiumera igo ez bazen ere, Ibone Sanchezek eta bere taldeak, Diablillos de Rivasek, urrezko domina eraman zuten, izan ere, txapeldunak izan ziren taldekako sailkapenean.