Urrian egingo dira Laudioko auzo batzar guztiak, udaletik jakinarazi dutenez. Udalaren jardunaren berri emango dute tokiko erakundeko ordezkariek, esku artean dituzten proiektuak aurkeztearekin batera. Hortaz gain, auzokideen proposamen, iradokizun eta kexak ere jasoko dituzte.
Hauek dira auzoz auzo egingo diren bilerak (arratsaldeko zazpietan hasiko dira guztiak):
Urriak 16 Areta
Aretako Kultur Etxean
Urriak 17 Arraño
Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoa
Urriak 18 Gardea
Gardeako Gizarte Etxea
Urriak 19 Landa Eremua
Herriko Plazako aretoa
Urriak 23 Ugarte
Ugarteko eliza
Urriak 24 Latiorro
Latiorroko eskola
Urriak 25 Larrazabal
Toki on
Urriak 26 Herrigunea
Kultura Etxea
Haurtzaindegi zerbitzua
Udaletik adierazi dute haurtzaindegi zerbitzua egongo dela zita guztietan. Hiru egun lehenago abisatu behar da zerbitzu hori baliatu ahal izateko, ondorengo telefonora deituaz: 944 034 850.