Estatu Batuetatik kontzertuak eskaintzen ari dira une honetan Moonshine Wagon taldeko kideak. Goiatz Dutto laudioarrak jotzen du talde horretan, beste bi musikarirekin batera.
Oso bira intentsua egiten ari dira: 23 kontzertu eskainiko dituzte hilabete bakarrean, egun bakoitzean toki ezberdin batean joz eta estatu batetik bestera salto eginez. Atzo Sylvan (Ipar Carolina) egon ziren eta gaur Hego Carolinara mugituko dira.
“Beldurra ematen zigun estatu batuetara etortzeak, bertako musika egiten dugulako kanpotarrak izanda”, aitortu du Duttok, “baina jende ugari bertaratzen ari da emanaldietara eta esan digute oso ondo jotzen dugula eta kantatzerakoan Amerikako ahoskera barneratu dugula. Sekulako esperientzia izaten ari da.
Biraren jarraipena egiten ari dira taldeko kideak Facebooken.
Euren bigarren diskoa aurkezten ari dira taldeko kideak, “Porca miseria” deiturikoa: