4 programa horietatik bat udal bitartekoekin gauzatuko dute; merkataritza gunea konponduko duena, alegia.
Gainerakoak Arabako Foru Aldundiko diru-laguntzekin finantzatu nahi dute, deialdia zabaldu baitute dagoeneko. Enplegu programa birekin mendietan eta bide ertzetan esku hartuko dute, eta baloratzen ari dira Arrañon merenderoa eraikitzea. Herriko kaleetan zenbait konponketa egitera ere bideratu nahi dute beste enplegu programa.
Egitasmoak zehaztu bezain laster, bilera deituko du udalak interesdunek informazio guztia jaso dezaten.
11 langile kontrataturik
2017an, momentuz, 11 langile kontratatu ditu udalak enplegu programen bitartez. 6 Arrañoko gunea atontzeko eta 5 ibaia garbitzeko. Berez, Arrañon lanean aritzeko deialdian 102 lagunek eman zuten izena eta Lanbidek kudeatu zuen kontratazio prozedura. Eredu hori jarraitu nahi du tokiko erakundeak.