Atzo hasi ziren Latiorroko Jaiak. Goizeko ordu txikietara arte luzatu zen festa, Hilean Bariku bat, Etsaiakeroak eta Txapelpunk taldeen eskutik.
Gaur, aldiz, azoka eta umeentzako jolasak egon dira goizean, eta auzo bazkariaren txanda iritsi da gero. Inoiz baino herritar gehiagok hartu dute parte bazkarian; 300 heldu eta 70 ume, antolatzaileek adierazi dutenez.
Arratsaldean eta gauean jarraipena emango zaio festari, mus eta ping-pong txapelketekin eta musika eskaintza zabalarekin.
Argazkiak: Fontso Larrazabal