Aiaraldeko Formakuntza Mintegiak izeneko ekimena aurkeztuko dute ostegun honetan -irailak 21- Laudioko Gaztetxean, 19:00etan.
Lagun talde batek abiatu du egitasmoa. “Uztailean zehar Irakurketa Kritikorako Lan-Taldean trebatu ostean, salto berria ematea erabaki dugu”, adierazi dute. “Jakintza bereganatzea” da mintegien helburua, errealitatean eragiteko helburuarekin.
Marxismoa ikasbide
Marxismoa baliatuko dute ezagutza hori jasotzeko; hori baita, ekimenaren sustatzaileen arabera, “errealitatea ulertu eta eraldatzeko metodoa”.
“Urtebeteko formazio plana” garatu dute, 2018ko ekainera arte luzatuko dena. Urtean zehar erabiliko dituzten metodologia eta plangintza azalduko dituzte osteguneko aurkezpenean.