Dokumental horretan Eduardo Gaviña laudioarrak (Yougurinha Borova) "road movie" batean hartuko du parte. Diru bilketa kanpaina abiatu du horretarako. Artistaren esanetan, elkarrizketak izango dira nagusi; bere feminitatearen bila solastuko baita familia, lagun, lankide, beste trabesti, emakume transexual, genero gabeko pertsona eta cross-dressersekin. Bidaia horren bidez, sexualitatea eta generoari buruzko hausnarketa luzatu nahi du laudioarrak.
Aurreratu duenez, Londresen oinarrituko da bigarren zatia, "cross-dresser bilera batean parte hartuko dut eta The Way Out Club dantzaleku transgenero mitikoaren 25. urtemuga ospakizunetara gonbidatuko naute".
Babes kanpaina
Yogurinha Borovak proiektua gauzatzeko diru ekarpenak jasotzeko kanpaina abiatu du interneten. "Emailez, Whatsappez, Facebook edo Twitter bidez esteka partekatuta lagun nazakezue; edota gure proiektuari buruz lagun, senide, lankide zein ezagunei hitz egiten", adierazi du.