2017/10/15 09:30

Irteera

Nafarroa Oinezera autobusa

Nafarroa Oinezera autobusa
Laudio Institutua, Laudio

Datorren urriaren 15ean, igandean, Nafarroako ikastolen aldeko jaia izango da Lesaka herrian. Ikus egitaraua, ibilbidea eta abar honen gainean sakatuz: http://www.nafarroaoinez.eus

Hara hurbiltzeko hainbat autobus abiatuko da, eskualdeko udalen artean antolatutako ekimen bateratuan. Laudiotik joan nahi baduzu honako hauek dira datuak:

IRTEERA: 09:30ean, "Laudio" Institutuaren aurreko bus geltokian.

ITZULERA: 19:00etan Lesakatik.

PREZIOA: 9 euro, adin guztietarako.

BAIMEN BEREZIA: 18 urtetik beherakoek, gurasoen baimena ekarri beharko dute. Hemen duzu: https://app.box.com/s/o06doncp4dmul63kvjhn5g4ot0ziljgo

Hala ere, 2002. urtean edo ondorengoetan jaiotakoak nagusi batekin lagunduta joango dira, nahitaez.

BIDAIA-ARAUAK: bidaia honetan parte hartzeak baldintza hauek onartzea dakar: https://app.box.com/s/tta2rjy3nyccnowyo05b598aqyvamgci

IZENEMATEAK: Laudio Udaleko Euskara Arloan. 3. solairuan. Goizez. Azken eguna: urriaren 10a, asteartea

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide