Erabakitzeko eskubideari buruzko herri galdeketa gauzatzeko sinadurak biltzen ari dira Gure Esku Dago plataforman. Laudion eta Aiaraldeko hainbat herritan egitea da asmoa.Azaroaren 15ean bukatuko da epea babesa emateko.
Ekimenaren helburua da 5.000 sinadura jasotzea Aiaran, Artziniegan, Okondon, Amurrion eta Laudion.
Sinadura kopuru horrekin babes nahikoa eskuratu nahi dute 2018an herri galdeketak antolatzeko aipatutako herrietan. Aiaraldea Bat ekimenak, ordea, 3.000 sinadurako helburua jarri du, herrietako % 10, alegia. Kanpaina azaroan bukatuko da. Aiara
16 urtetik gorako herritarrei galdetu
Erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa gauzatu nahi dute eskualdean eta euren iritzia eman dezaten deituko dituzte 16 urtetik gorako herritarrak.
5.000 sinadura lortu behar dituzte datorren udaberrian herri galdeketa egiteko from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.