Bi ardatz nagusi izango dituzte asfaltatzeek. Alde batetik 440.526,14 euro baliatuko dituzte Lamuza, Ugarte eta Goienuri kaleak lotzen dituzten bideetan, baita Motxotekalen, Leziaga Bidean eta Isasi kalean.
Gainera, hobekuntzak gauzatuko dituzte Ayala kalean, San Martin futbol zelaiko sarreran, Gardean -Arza eraikinaren ostean-, Ruperto Urkijo kalean, Katuxa Ibarran eta Villosa etorbidean.
Horrez gain, 169.470,85 euro bideratuko dituzte landa bideak konpontzeko; Larragibel eta Orueta artean, alegia.
Kamioia erosi
Bestalde, Laudioko Udalak iragarri du kamioia erosteari ekingo diola. Ibilgailu hori langileek erabiliko dute eta plataforma igogailua izango du. 66.187 euroko inbertsioa egingo du erakundeak erosketa hori egiteko.