Euskal Jaia ospatu zen iragan asteburuan Laudion. Mertxe Escuza Barandiaranek eta bere familiak jaso zuten ohorezko makila, frankismo garaian euskara etxean mantentzeagatik eginiko lanaren errekonozimendu gisa. Goizetik gauera arte luzatu zen giroa, azoka, kalejira, herri bazkari eta erromeriekin.