Parke Egunaren hirugarren edizioa egingo dute Laudioko Lamuza Parkean datorren larunbatean -urriak 7-. Edizio berezia izango da, Ortuzainaren Etxearen eta Kasinoaren azpiegiturak baliatu ahalko baitira, lehenbizikoz. Erakusketak egingo dituzte lehen eraikinean, eta proiekzioak eta kontzertuak -besteak beste- bigarrenean.
Goizeko lehen orduetatik iluntzera arte luzatuko da SOS Lamuza Parke plataformak herriko eragile eta norbanako ugarirekin koordinatu duen egitaraua.
Koreografia lehiaketa
Koreografia lehiaketaren hirugarren edizioa egingo da baita ere egun horretan. 17:30ean izango da zita, parkearen erdian jarriko den karpan. Eskualdeko zein eskualdetik kanpoko dantzari ugarik hartuko dute parte bertan.
