2017/10/29 10:00

Ikastaroa

Emakumeentzako autodefentsa tailerra

Emakumeentzako autodefentsa tailerra
Laudioko Kultura Etxea, Laudio

Maitena Monroy trebatzaileak adin guztietako emakumeentzako autodefentsa tailerra eskainiko du urriaren 29an 10:00etatik 14:00ak bitartean eta 15:30etatik 19:30ak arte Kultura Etxean. Teknika errazak irakatsiko ditu erasoak ekiditeko. Matrikulak balioko du 3 euro Laudion erroldaturik daudenentzat eta 5 euro gainerakoentzat. Lekuak mugatuak dira eta izen ematea Berdintasun Zerbitzuan (944 03 48 50) egin daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide