2017/10/28 10:00

Topaketak

Berdintasunaren eskualdeko topaketak

Berdintasunaren eskualdeko topaketak
Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea, Laudio

Urriaren 28an, larunbatean, Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxean egingo du Aiarako Kuadrillak Berdintasunaren Eskualdeko Topaketa. 10:00etan hasiko da eta Clara Coria eta Susana Covas adituek eskainiko dute "La autonomía de las mujeres: espacios, tiempos y dineros propios" hitzaldia. 14:30ean helduko da herri bazkariaren unea eta horren ostean, hizlari berek hasiko dute "¿Cómo hacer posible la autonomía con el dinero y en los vínculos afectivos" tailerra. Azkenengo ekintza izango da karaoke feminista 17:00etatik aurrera. Izen ematea egin daiteke Aiarako Kuadrillan, cayala.miren@ayto.araba.eus helbide elektronikora idatzita edo 686 587 889 telefono zenbakira deituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide