Gaueko Milia egin zuten iragan astean Basauriko Jaietan. Bertan egon ziren Laudio Atletismo Klubeko kideak, eta emaitza esanguratsuak lortu zituzten.
Endika Burutxaga eta Lur Larrakoetxea bigarren eta hirugarren postuetan klasifikatu ziren gazte mailan. Uxue Gonzalezek eta Maider Martinek, aldiz, lehen postua eskuratu zuten gazte eta kadete mailetan.