Leku kopurua mugatua denez, karpara sartzeko gonbidapena beharrezkoa izango da. Horiek lor daitezke denda parte-hartzaileetan edo APILLen Facebook profilaren bitartez. Edonola ere, gonbidapena eskuratzen ez dutenentzat, ekintza jarraitzeko parada emango dute Aldai plazako gune estalian, pantaila erraldoia jarriko baitute.
Parte hartuko dute herriko 15 dendek: 1971, Aurori Lencería y Niños, Can-Can, Charol, Irrintzi Euskal Jantzi Denda, Kaskibel, Kendas, Kukuma, Modimel, Monai, Olympus, Trece 13, Trenpea, Tximeleta Boutique, Unan Jantzi Denda Levi´s.