Brahim Dahene ekintzaile sahararrari harrera egingo dio udalak

Erredakzioa 2017ko urr. 22a, 07:30

Brahim Dahene./ Laudioko Udala

Laudioko Udalak harrera ofiziala egingo dio Brahim Dahene Giza Eskubideen aldeko ekintzaile sahararrari urriaren 26an, ostegunean, 10:00etan, “Saharako Mendebaldeari buruzko Europako Justizia Epaitegiaren epaia” mozioa dela eta, udalbatzan onartu baitzen 2017ko maiatzean.

Brahin Dahene Mendebaldeko Sahararen erabakitzeko eskubidearen aldeko ekintzailea da Marokoko lurralde okupatuetan eta askotan igaro da espetxetik.

Onartutako mozioaren bitartez, Laudioko Udalak aldarrikatu zuen Sahara legez kanpoko okupatzen duela Marokoko Erresumak eta, ondorioz, merkataritza harremanak izatea herrialde horrekin ez da zilegi, bitarteko sahararrak ustiatzen baititu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide