Gaur eta bihar janari bilketa egingo du Nomeolvides elkarteak

Aimar Gutierrez Bidarte 2017ko urr. 20a, 16:40

Oinarrizko produktu eta elikagaiak jasoko dituzte herriko supermerkatuetan, hala nola: olioa, lekaleak, arroza eta pasta.

Nomeolvides elkarteak janari bilketa egingo du gaur eta bihar bitarte herriko supermerkatuetan APDEMA-ko (Adimen-Ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea) kideen laguntzarekin batera.

Herriko familientzako elikagaiak batzeko laguntza eskatu dute. Bilketak Eroski City, Berriak eta maxi Eroski supermerkatuetan antolatu dituzte, supermerkatuen ordutegi komertzialaren barruan. Iragarri bezala, boluntarioek peto urdina eramango dute soinean eta janaria biltzeaz gain, Apdema elkarteak egiten duen lanaren berri emango dute.

Oinarrizko produktuak jasoko dituzte: esnea, olioa umeentzako elikagaiak, garbiketarako produktuak, kontserbak, lekaleak, arroza eta pasta. Nomeolvides elkarteak kolaboraziorako beharra azpimarratu du, aurreko janari-bilketa kanpainan jasotako produktuak guztiz agortu ostean.

Elkarteak azaldu bezala, jasotako produktuekin loteak egiten dituzte beharra duen familia orok mota guztietako produktuak, eskuratzeko aukera izan dezan. Herritarren harrera ona eta laguntzeko prestutasuna ere eskertu nahi izan du Nomeolvides elkarteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide