Laudioko Nazioarteko Ziklokrossaren XXX. edizioa izango da aurtengoa. Jardunaldiaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo dute asteazken honetan, arratsaldeko 19:00etan, Laudioko Udaletxeko udalbatza aretoan.
Urriaren 28an, larunbata, lehiatuko da Laudioko XXX. Nazioarteko Ziklokrossa. Froga Ellakuriko zelaian zein igerileku inguruan izango da. Aurreko astetik dabiltza zirkuituaren prestaketa lanetan Laudioar Txirrindula taldeko kideak.
Aurtengoa, 2017 Espainiako Koparen estreinako lasterketa izango da eta Europako zirkuitu kontinentaleko UCI C1 kategoriaren barruan sailkatua egongo da.