EAJk eta Omniak oharrak zabaldu dituzte salatzeko udal gobernu taldeak ez duela eztabaidarik onartu ordenantza fiskalei dagokienez, taldeen arteko giro kaskarra argudiatuta.
Hori dela medio, jeltzaleek iragarri dute proiektuaren aurka bozkatuko dutela hurrengo udalbatzan. EAJk azaldu du ez duela bat egiten ordenantzak ez igotzearekin.
Izan ere, Europako irizpideak jarraiki, zerbitzuek defizitik ez dute sortu behar, eta, ondorioz, zergak eta tasak igo beharko lirateke. EAJren aburuz, ordenantzak dauden moduan mantentzeak ekarriko du etorkizunean horien igoera bortitza.
Omniaren ekarpenak
Talde independenteak adierazi du EH Bilduren proposamena ordenantzen luzapen hutsa dela, eta 3 gai berri gehitu ditzutela bakarrik. Horiek guztiak babesteko prest egongo balira ere, alderdiak gogor kritikatu du bere ideiak aintzat ez hartzea.
Omniak etxebizitza hutsei zerga kobratzeko egitasmoa abian jartzea iradoki nahi du, OHZren ordainketa atzeratzea, edota Udal Euskaltegiaren prezioak murriztea eta zatika ordaintzeko aukera ematea, besteak beste.