Eskupilotaren antzinako aldaera bat ikusteko parada eskainiko du Lamuza frontoiak larunbatean. "Euskal Herriko Bote Luzea txapelketako finala" izango da bertan. Urriaren 28an izango da hitzordua, 17:30ean hasita.
Pronostikoa ez da erraza: Gipuzkoa 2 eta Bizkaia lehiatuko dira. Gipuzkoarrak dira iazko txapeldunordeak. Gainera, finalerdietan txapeldun izan ziren. Bizkaitarrak, berriz, estreinekoz arituko dira jokamolde horretan.