"Laudio Ibarra" ibilaldiaren XXXVII. edizioa da aurtengoa. Goikogane MT-k antolatutako martxa 7:30ean abiatuko da Laudio Institututik.
Bi ibilbide prestatu dituzte, 26 eta 14 kilometrotakoak. Ibilbidean zehar Laudio eta inguruko gailur esanguratsuak igaroko dituzte, hala nola, Goikogane, Kamaraka eta Ganekogorta.
Inskripzio epea zabalik dago dagoeneko. Klubaren bulegoan edo internez bidez egin daitezke izen emateak, info@goikogane.com helbidera mezu bat igorriz izen-abizenak, herria eta mendi taldearen izena zehaztuz.