Elkartasun Azokaren XI. edizioak hartu du gaur Laudioko Herriko Plaza. Goizeko hamarrak aldera hasi dira lehen herritarrak gerturatzen, eta handik gutxira bertaratu dira lehenbiziko ikasle taldeak. Herriko hezkuntza zentroei zuzendutako egitasmoa da azoka batez ere, ikasleei gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeen lana erakustea baitu helburu.
Bertaratutakoek hainbat tailerretan parte hartu ahal izan dute. Ecuadorreko Acuarela musika taldea arduratu da goiza girotzeaz.