"Takoidun zapata gorria" antzezlana estreinatuko dute larunbat honetan Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren barruan. Lau laudioar eta bilbotar bat batu dira obra hori egiteko: Mikel Ayllon idazlea, Igor Arzuaga musikaria, Haizea Paris dantzaria eta Jabi de la Ydalga eta Pablo Ibarluzea aktoreak.